Zero Zabor filosofia

Zabortegiak azken mendeko kontua dira. Cosima Dannoritzer-ek Comprar, tirar, comprar(The Light Bulb Conspiracy) dokumental interesgarriaren egileak dion bezala, zibilizazio batzuek piramideak eta katedralak utzi zituzten modura, gure zibilizazioak zaborra utziko du. Teknologia izugarri garatu dugu, baina ez dugu teknologia horren erabilpenaren ondorioetan pentsatu. Zaborra ez da ezinbestean pairatu beharreko kaltea, gaizki diseinatutako materialeen kudeaketa baten ordaina baizik.

Zero zabor helburu bat da. Gure eguneroko jardunean erabili behar ditugun materialak alferrik galdu eta elementu kutsakor bihurtzen ez uztean datzan helburua.

Informazio gehiago

Anuncios

Auzokonpostaren kanpaina berria Ordizian

Image

Ordiziako Udalak auzokonpostaren kanpaina berria martxan jarriko du Arana auzoan; Araba kaleko lorategian kokatu nahi baita konpostagailua. Hala ere, kanpaina ez da aipatutako auzora soilik mugatu nahi. Herritar orori eskaini nahi zaio aukera. Horregatik, interesatuta dagoen edonork eman ahal du izena informazioa jasotzeko eta konposta egiteko.

Sigue leyendo

Laster Ordizian izango dugun konposgunea

Hondakinen zati organikoa tratatzeko lehen konpostatze gunea ezarri du Udalak Balentziaga kalean, Konpostari elkartearen eta herriko brigadaren laguntzaz. Gunean oraingoz  9 familia ari dira parte hartzen.Urtarrilean jaso zuten auzotarrek  ikastaroa konpostari buruz, eta  konpostagailuak nola erabili, arazorik izanez gero nora jo eta antzerako kezkak argitu ostean, otsailaren lehen egunean hasi ziren lanean.

konposgunea_getaria

Esperientzia honekin etxeetako hondakinen zati organikoa ingurumenari eragin negatiborik eragin gabe tratatzeko aukera ematen zaie herritarrei. Hondakin organikoa etxeetan sortzen dugunaren ia erdia da. Horrela organikoa zabortegira bidali beharrean (bilketa, garraio eta tratamendu gastuak ekiditen dira) konpost bihurtzen da, natura errespetatuz. Zabortegietan usteldu eta arazo larriak ematen ditu, erraustegietan dioxinak bezalako konposatu minbizi-eragileak sortzen dituelarik, besteak beste. Konpost bihurtuta ordea, lurrera itzultzen da materia organikoa lurra aberastuz (informazio gehiago, beheko bideoan).

Eta aurrekoa jakinik,  galdera hauek ezin kendu burutik : Posible al da arduraz jokatuta organikoa beste hondakinekin nahastea? Arduradun politikoek jokabide kaltegarri hori baimentzea onar al daiteke?

Getariako Udalak Zero Zabor filosofian sakontzeko bidean urrats bat gehiago eman  du, esperientzia honekin, hondakinen gaia lehen lerroan jarriz. Aurrerantzean beste hainbat auzokonposta gune jarriko dira herrian zehar, hurrengoa Sahatsaga goian, bertan parte hartzeko gonbita luzatzen dielarik Udalak bertako auzokoei. Horretarako nahikoa da Udal bulegoetara deitu eta izena ematea. Beste auzotan ere aztertzen ari da eta lehendik izena emanda daudenei deituko zaie beraien auzoan gunea jartzerakoan.

Getaria Zero Zabor taldetik udala zoriondu besterik ez zaigu gelditzen, hau dela bidea esanez. Gauza asko egiteke dauzkagu eta, pausoz pauso, etenik gabe, herritar guztion lantxoarekin lortuko dugu Getaria  ia ia Zero Zabor herria izatea.   ONDO  EGITERA  GOAZZ!